Gela batean hamabi gera
eta bestean hamahiru,
ekipo bat osatzen dugula
denok jakin badakigu
Aurten txikienak ez garela
aski nabaritzen zaigu,
jolastuz ikasiz eta haziz,
AUPA HH3!


Gela batean hamabi gera
eta bestean hamahiru,
ekipo bat osatzen dugula
denok jakin badakigu
Aurten txikienak ez garela
aski nabaritzen zaigu,
jolastuz ikasiz eta haziz,
AUPA HH3!


Hasi gara abesti eta olerki berriak kantatzen.
Hemen jartzen dizkizuegu etxean ere kantatzeko.
A ze goiz pasa ederra gaurkoa!
Eskolan elkartu eta umore onez abiatu gera. A ze txapeldunak gure txikiak, gogotsu iritsi dira Usotegira. Bertan, Uxunek harrera goxoa egin digu eta bertako untxiak, txerria, arkumeak, oiloak… ezagutu ditugu. Aranak bildu eta dastatzeko tartetxoa ere hartu dugu.
Pixka batean jolastu eta Laxaldera abiatu gera. Bertan, gure Itziar ahizpa eta amarekin zain genuen, hamaiketako eta guzti!
Zeinen handia den herri txiki honen parte izatea!












Txaloak, txoriak, ensaioak,
hau esperientzia mordoa,
aretora joan gera eta
a ze harrera goxoa,
zuen txalo zaparrada ere
estimuz degu jasoa,
neska, mutil, edo nahi dudana,
gaurkoan txorimaloa!
Ostiralean atari osoa guretzako izan genuen!!Izan ere, HH3-HH4 eta HH5ekoak txangora joan ziren. Haiek balkoitik agurtu ondoren, haien geletara joan ginen jolastera eta ondoren atarira kalejiran abitu ginen.
Ostiral dibertigarri eta polita pasa genuen 🙂




Azken ostegunetan animaliak gelatina eta izotzetan harrapatuta aurkitu ditugu.
Guk, ordea, lortu dugu haiek askatzea!
“Txita jaio da!” oihukatu du kide batek,
“Dinosauroaren arrautza!!” besteak.
Animaliak molde berekoak ez baziren ere, ederki ibili dira elkarren ondoan, gu bezelaxe!!!




Bukatu da bigarren hiruhilekoa, gure bihotzetan hainbat oroitzapen utziz.
Aupa HH2! Oporretan ondo ibili!!

