USOTEGIRA

A ze goiz pasa ederra gaurkoa!

Eskolan elkartu eta umore onez abiatu gera. A ze txapeldunak gure txikiak, gogotsu iritsi dira Usotegira. Bertan, Uxunek harrera goxoa egin digu eta bertako untxiak, txerria, arkumeak, oiloak… ezagutu ditugu. Aranak bildu eta dastatzeko tartetxoa ere hartu dugu. 

Pixka batean jolastu eta Laxaldera abiatu gera. Bertan, gure Itziar ahizpa eta amarekin zain genuen, hamaiketako eta guzti! 

Zeinen handia den herri txiki  honen parte izatea!