Iritsi da opor-aldia!

Iritsi da opor-aldia!

Zenbat emozio sentitu ditugun hilabete hauetan zehar, ene! Baina zeinen polita izan den azkeneko eguna; haur guztiak elkartzea, elkarrekin abestea eta dantzatzea… Aupa gu!!

Atseden hartu, eta indartsu bueltatu!!

 

Zuen eskola ibilbidean

jadanik zenbat pasarte,

erori, altxa, zikindu eta

jolastuz nekatu arte,

eskailerak gora eta behera

denek a ze borondate,

bidean oztopoen gainetik

aurrera egin dezute.

Batzutan alai egonda eta

beste zenbaitetan triste,

ume lasaia nahiz bihurria

degu andereƱok maite,

bertako txikienak izanik

zeinen handiak zarete,

zuen irri ta oihuak dira

Iturzaetaren parte