Gure eskola ibilbidea hasi berri dugu, eta hiruhileko honetan zehar hamaika abentura bizi izan ditugu. Ostiral goiza oso-oso berezia izan zen, aldapa behera abiatu eta Katxapo Haurreskolara joan baikinen, bertako txikiei abestera. Han, Getariako txikienak elkarturik, hasieran lotsati eta gero bihurri, elkarren ondoan dantzatuz eta jolasten ibili ginen.
Behean argazkitxo batzuk ikus ditzakezue, eta haurtxo batzuk falta zirenez baita marrazkitxo bat ere, bihotz-bihotzez andereƱo denon partez.



