LH5

ZINEMALDIA

Bi urtez zinemaldi   ra joan gabe egon eta gero, aurtengoa ederki gozatu genuen. Irailaren 22an Donostiako Belodromora joateko aukera izan genuen, “Terra Willy: planeta ezezaguna” filma ikustera. Filma ikusi aurretik Euskal Herriko Unibertsitateko Robotikako ikerketa taldearen bisita izan genuen eta belodromoan robotekin egiten duten lana erakutsi ziguten.    

Gainera, beraiek sortutako “Peper” izeneko robota ere ekarri zuten eszenatokira. Pepperren eszenaratzeak harritu egin gintuen bertan ginen oro, eta robotaren trebetasun guztiak zuzenean egiaztatu ahal izan genituen: hitz egin, gizaki gisa mugitu, eta modako abestien erritmora dantzatu zuen.  

Filma entretenigarria izan zen eta gustura aritu ginen Willy eta bere lagun  robotaren abenturak ikusten.  

Belodromotik atera ondoren Zarautzera joan ginen autobusez. Ekosistemako gaian murgilduta gaudenez, Zarautzeko biotopotik ibilalditxo bat egin genuen bertako animalia eta landareak ikusiz.  Argiñano pareko skate parkearen inguruan bazkaldu eta jolasten ibili ondoren, berriz ere paseo ederra egin genuen Getariaraino kostatik. 

Egun ederra pasa genuen!

 

 

 

LH5

2022-23 ikasturteari ongi etorria!

Kaixo denoi! 

22-23 ikasturtea orain dela gutxi hasi genuela ematen du eta jadanik azaroan gaude. Blogera sartu eta oraindik  sarrera bat bera ere ez…  nola liteke horrela hastea… baina egia esan ez gara gelditu ere egin ikasturtea hasi zenetik. Berandu bada ere hementxe gara.  

Iraila ekintzaz beterik izan dugu eta ikasturtea ere hala joango dela dirudi, beraz horiek denen berri izan dezazuen, hemen idazten joango gara pixkanaka.  

Lehenik eta behin gure burua aurkeztea izango da egokiena. Dagoeneko LH5. mailan gaude eta hementxe jarriko dugu gure taldeko argazkia.  

 

Laster berri gehiago izango dituzue! Beraz , gero arte!

LH4

LASTUR

Dakizuen bezala, Lasturren pasa genituen bi egun, maiatzaren 5etik 6ra.

Izugarri ondo pasa genuen. Ederki lokaztuta ibili ginen, hori bai!( Ikusi zenuten gurasoek nola itzuli ziren gure maleta eta motxiletako gauzak…)

Esperientzia paregabeak izan genituen kobazuloan, zaldiekin, mendi irteeran orientatzen ikasiz…

Gaueko festan ere gozatu genuen, noski. Eta geletako saltsan ere bai!

Hemen ikus ditzakezue argazki batzuek:

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/anemurua_irakasle_eus/ErQrmFa5uzNCnNRxV8bDnpQB1-Cs0uZYVHKITMJIO_cIQw?e=T2Dsay

 

 

 

 

LH4

LIBURUAREN ASTEA

Idazle ezagunarekin, Igerabiderekin, egon ondoren, gure arteko hainbat ekintza egiten jarraitu genuen liburuaren astean.

Asteartean irakasleen ipuin irakurketaz gozatu genuen. Irakasleek proposatutakoen artean ikasleek bat aukeratu eta txoko desberdinetan banatu ginen 4., 5. eta 6. mailako ikasleak elkarturik. Gustuko ekintza izan zen denentzat!

Astean zehar talde bakoitza beste geletara joan ginen ahozko kontakizunak, ahokorapiloak, esaera zaharra, asmakizunak, txisteak eta olerkiak eskeintzera. LH4A taldea 5. mailakoengana joan ginen eta LH4B taldea berriz, 4 urtekoengana. Ederki ibili ginen hitzekin jolasean: entzuleek gogoz hartu zuten parte eta guk ere bai, geure onena eskeiniz.

Osteguna eta ostirala eskolaz kanpo, Lasturren, izan ginenez 2. ziklokoak, aste honetan jarraitu dugu  ekintzekin, eta oraingoan 3. mailakoak etorri zaizkigu 4.ekoengana. Emanaldi oso politak izan dira eta primeran pasa dugu!

Gure geletako ikasle batzuek HHko anai arreba txikien geletara ere joan dira ipuinak kontatzera.

Beraz, denetarik egin dugu, eta jarraituko dugu urtean zehar ere irakurketaz gozatzen.

 

 

LH4

Juan Kruz Igerabide Eskolan

Liburuaren asteari hasiera emateko  arratsalde polita pasa genuen astelehenean : Juan Kruz Igerabideren bixita izan genuen 4. mailakoek!

Aurretik bere hainbat liburu, ipuin, igarkizun, poema eta abar irakurri genituen gustura gelan; baina bera zuzenean ezagutuz eta bere kontakizunak entzunaz izugarri gozatu dugu denok. Idazle bikaina zela bagenekien eta orain badakigu kontalari gisa ere zein ona den!

Bere liburuak irakurtzen jarraitzeko gogoa piztu eta handitu zaigu gainera!