HH5

BALENCIAGA MUSEORA BISITA

MAIATZAREN 17AN  BALENCIAGA MUSEOA BISITATZERA JOAN GINEN

TALDEKA  SARTU ETA BINAKA ESKUA EMANDA  MUSEOAN ZEHAR BISITA EGIN GENUEN. 

 

 

 

 

 

 

MIRARI ETA LOREA IZAN ZIREN GURE GIDA ETA BALENCIAGAREN BIZITZAZ HITZEGIN ZIGUTEN, BERE FAMILIA, ETXEA ETA NOLA HASI ZEN JOSTEN. 

SOINEKO DOTOREAK IKUSI GENITUEN, KOLORE ETA FORMA DESBERDINETAKOAK.

BISITAREN ONDOREN TALLER BAT EGITEA PROPOSATU ZIGUTEN, GUK GEUK DISEINATZEA KAPA BAT. LURREAN ZEGOEN PAPEREAN  LAGUNEN GORPUTZAK MARRAZTU GENITUEN LEHENENGO.

GERO  KOLORETAZKO FIELTROZKO OHIAL ZATIAK MOZTU GENITUEN. ETA ERROTULADOREZ MARGOTU ERE BAI.

LEPOKO ZINTAK JARRI ETA  JADA BUKATUTA GURE KAPA DOTOREAK!!!

HH5 · Proiektuak

ALTXORRAREN BILA

EDERRA SORPRESA!

OPORRETATIK BUELTAN ESKOLAN BERTAN BOTILA BARRUAN MEZU BAT AURKITU GENUEN.

HAINBAT FROGA PASATA ,ALTXORRAREN BILA ESKOLAN BERTAN PISTAZ PISTA JOAN GINEN OSATZEN. BARATZARA, JANGELARA ETA ATARIAN IBILI GINEN.

 

c800945e-37d9-42c2-bdb7-549e3fa3c79d 1.MP4

GAILETA GAZIAK , HAUEK  EGITEKO OSAGAIAK ETA ERREZETA IZAN ZIREN ALTXORRA!

 

                                     

MOMENTUAN GAILETA GAZIAK JAN GENITUEN, ETA ASKO GUSTATU ZITZAIZKIGUNEZ ,GU ERE AUSARTU GINEN EGITERA!

 

 

 

PROIEKTUARI BUKAERA EMATEKOTAN GINENEAN, PIRATEK BESTE ERRONKA BAT JARRI ZIGUTEN,

HERRITIK BARRENA ALTXORRA TOPATZEA!!!

MALKORBE HONDARTZAN BUKATU GENUEN.

 

 

 

HAMAIKETAKO EDERRA UTZI ZIGUTEN PIRATEK!!! EARRA ALTXORRA.

 

                 

HONEKIN BUKATUTZAT EMAN DUGU PIRATEN PROIEKTUA ETA ORAIN LIBURUAREN ASTEAN MURGILDUTA GAUDE!

LASTER ARTE!

 

HH5 · Proiektuak

PIRATAK

KAIXO:

BERRIZ BUELTAN GARA, IHAUTERI ONDORENEAN PIRATEN PROIEKTUA EGITEA ATERA ZEN  BI GELETAN.

PIXKANAKA PROIEKTUAREN TXOKOA OSATU DUGU ETA ZER DAKIGUN ETA ZER JAKIN NAHI DUGUN AZTERTU.

 

 GOIZ BATEAN, BISITA BAT EGIN GENIEN 2.MAILAKOEI BERAIEK EGINA DUTELAKO PROIEKTU HAU.

BATEZ ERE  KARTOIEKIN BARKO EDO ITSASONTZI HANDIA EGIN ZUTELA GOGORATZEN ZIREN.

 

ETA GUK ERE EKIN GENION ITSASONTZIARI!

ETXETIK  MATERIALA  BATEZ ERE KARTOIAK  EKARRI ZITUZTEN (PILA BAT)!

ESKERRIK ASKO FAMILIEI!

 

 

 

 

   

 

 

ITSASONTZIA EGITEN ARITU GAREN BITARTEAN , ZIENTZIA TXOKOAN FLOTATU EDO HONDORATZEN DIREN TXALUPATXOAK EGITEN SAIATU GARA.

 

 

BESTALDE, TXOKO BEREAN,KANOIETATIK BOTATZEKO BONBAK SORTZEN IBILI GARA, ELEMENTU DESBERDINAK SARTUZ GLOBOETAN: URA, IRINA, GARBANTZUAK,…

ETA KARTOIAK JASOTZEN ARI GINELA  TXALUPA TXIKI BAT EGITEKO MODUKO KAXA BAT AURKITU DUGU! ORDUAN PIRATEN ITSASONTZIAZ GAIN,  LEHORRERA BIDEA EGITEKO MODUKO TXALUPA BAT SORTU DUGU !!!

AZKEN UKITUAK EMANDA HORRELA GELDITU ZAIGU ORAINGOZ!

 

 

 

ITSASONTZI EDERRA GERATU ZAIGU! BAINA… IKASLE HAUEK IDEIA ASKO DITUZTENEZ, GAUZA GEHIAGO BURURATZEN ARI ZAIZKIE. BERAZ, OPORREN BUELTAN AZKEN UKITUAK EMANGO DIZKIOGU ITSASONTZIARI ETA ZORTE PIXKA BATEKIN ALTXORRA AURKITUKO DUGU!

 

 

ONDO PASA OPORRAK ETA BUELTAN IKUSIKO DUGU ELKAR!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Uncategorized

INAUTERIAK TRAPU ZAHARREKIN!

KAIXO:

BERRIZ BUELTAN GARA, INAUTERIAK PASA BERRITAN, NOLA IZAN DEN MOZORROEN PROZESUA AZALDU NAHI DIZUEGU HEMEN.

BI URTERO BEZELA , AURTEN  TRAPU ZAHARRAK ESKATU GENITUEN ETA ETXETIK  DENETIK EKARRI ZENUTEN. ESKERRIK ASKO FAMILIEI!!!

 

TRAPU ZAHARREKIN, IRUDIMENA ERABILIZ ETA ESKU LANAK EGINEZ BAKOITZAK BERE MOZORROA OSATUZ JOAN ZEN

ETA HORTXE GURE TALDEKIDEAK PREST!!!!

ETA IRITSI ZEN INAUTERI EGUNA!

KALEJIRAN  JEITSI GINEN KIROLDEGIRA!!!!

 JARRAIAN BIDEOAN GURE DANTZA EMANALDIA!

VID-20240209-WA0003(1).mp4

 

 

ETA AZKENIK  ZANBUKA GURASO ELKARTEAREN ESKUTIK HAMAIKETAKOA!!!

EDERKI PASA GENUEN GOIZA!!! GORA INAUTERIAK!!!

LASTER ARTE!!! 

GOGORATU PROIEKTU BERRIAREKIN HASTEKOTAN GARELA!!!

HH5 · Proiektuak

ZAPABURUAK IGEL BIHURTU DIRA

ZAPABURUTIK IGELERAKO METAMORFOSIA IKUSI DEZAKEGU IRUDI HAUETAN

ATZEKO HANKAK ATERA ZITZAIZKION  LEHENENGO ETA AURREKOAK GERO!BUZTANA MANTENDUZ…

       

BUZTANA GALDU ETA URETATIK KANPO BIZITZEN HASI ZEN!

ONDORENGO EGUNEATAN, PROZESUAREN INGURUKO ESKULANA EGIN DUGU,MOZTU MARGOTU , ITSATSI ETA AZKENIK IDATZIZ FASE DESBERDINAK. 

AZKENEAN IGEL BIHURTU DEN ZAPABURUA  (MIELTXO) ATARIAN ASKATU DUGU !

 

AGUR MIELTXO!!! BIDAI ON…

 

HH5

ZAPABURUAK

IKASKIDE BATEK EKARRITA, ZAPABURUAK IZAN DITUGU AZKEN EGUNETAN  GELAN,

(IKUSI BIDEOA)

ZAPABURURUAK MUSIKAREKIN.mp4

HANDITZEN DOAZEN ARREN METAMORFORMOSIAREN LEHEN ZATIAN DAUDE ORAINDIK .  

AURREIKUSI DUGU ZEIN IZANGO DEN PROZESUA IRUDI HAUETAN IKUSTEN DEN BEZALA.

HASI GARA PIXKANAKA ALDAKETAK IKUSTEN, HANDITZEN ARI DIRA, BEGIAK IKUSTEN ZAIZKIE… 

zapaburua.mp4

HAUEK BEHATZEAZ APARTE , JATEKOA EMAN ETA URA GARBI MANTENTZEA IZAN DA GURE BETEBEHARRA. PIPETA BATZUEN BIDEZ URETAKO ZIKINKERIA KENDUZ.

LAISTER OPORRAK IZANGO DITUGU ETA HEMENDIK ESKAERA BAT EGIN NAHI DIZUEGU.  BOLONDRESAK BEHAR DITUGU  ESKOLA ITXITA DAGOEN BITARTEAN HAUEK ZAINDU ETA GARAPENA ARGAZKI BIDEZ JARRAITUKO DUTENAK . PREST BAZAUDETE HITZ EGIN TUTOREAREKIN.  MILA ESKER!!!

 

 

 

HH5 · Proiektuak

MATXINSALTOAREN PROIEKTUA

KAIXO LAGUNAK:GAU BELTZAREN ONDOREN,MATXINSALTOEN PROIEKTUARI EKIN DIOGU.

GAUZA PILA BAT IKASI DITUGU:

NOLAKOAK DIREN

ZER JATEN DUTEN                                                         

 NORAINOKO SALTOA EGITEKO GAI DIREN

ONDORENGO 2 BIDEOETAN, NOLA MATXINSALTOAK BERAIEK BAINO 20 ALDIZ GEHIAGO SALTO EGITEKO GAI DIREN IKERTU DUGU, GUK BERDINA EGINEZ!

MATXINSALTOAK BEZELA SALTOKA

GAINERA , NORAINO IRISTEKO GAI DIREN IKUSI DUGU, LURREAN ILARAN ETZANDA NEURTUZ SALTOAREN LUZERA!

LURREAN NEURTZEN

HEMEN DITUZUE  PROIEKTUKO SEKUENTZIA ETA  ARGAZKI BATZUK : 

                               ATARIAN TRANPA BATZUK JARRI GENITUEN

ETA  MATXINSALTOAK GELAN IZAN DITUGU ASTE BATZUETAN  

                                        ETA GERO ASKE UTZI BERRIZ ERE.

BESTALDE TXOKO BATEAN

  

 ESKOLAKO LIBURUTEGITIK, ETXETIK EKARRITAKO LIBURUETATIK ZEIN TXOSTEN ETA ARGAZKIETATIK JASO DUGU INFORMAZIOA !!

ESKULANAK ERE EGIN DITUGU!

 

 

 

 

 

BAITA MIKROSKOPIOAN  INSEKTU DESBERDINAK AZTERTU ERE!!

 AZKENIK, ETXERA ERAMAN ETA MATXINSALTOEI BURUZ KONTATZEKO  LIBURUXKA BAT OSATU DUGU

 

 

 

 

 

HORRELA , BUKATUTZAT EMAN DIOUGU MATXINSALTOEN MUNDU  MIRESGARRIA AZTERTZEARI!!!

LAISTER ARTE!!!

HH5 · Uncategorized

XANDULI MANDULI , KIRRIKIKI !

AURTEN ERE GAU BELTZA OSPATU DUGU 

KALABAZAK BILDU, PISATU, HUSTU HAZIAK ATERA ETA AURPEGI ITXURA EMAN DIEGU.

 

DATORREN URTEAN GURE KALABAZAK IZATEKO, BILDUTAKO HAZIAK GORDE DITUGU ETA UDABERRIAN EREINGO DITUGU GERO GURE BARATZEAN LANDATZEKO. EA DATORREN URTEAN GURE KALABAZEKIN OSPATZEN DUGUN GAU BELTZA!!

ARTE GELAN ERE KALABAZEN MARRAZKIAK ETA ESKULANAK EGIN DITUGU.

 

ETA GAU BELTZA EGUNEAN  ELKARRI AURPEGIAK MARGOTU ETA

XANDULI MANDULI  KIRRIKIKI …