HH4

MUNDUKO HERRIALDEAK

Usainek, zaporeek, arropek, instrumentuek edota zenbait hizkik leku ezberdinetara bidaiatzeko ahalmena dutenez, kultura ugari ezagutzeko aukera izan dugu gure gelan. Tokian tokiko ezaugarriak ikasi baditugu ere, gure proiektuaren zutabe handienetako bat, dastaketa lanetan aritzea izan da. Ogi txinatarra, dulce de leche, matea, alfajoreak, pizza, kornuleteak, tiramisua edota focaccia jateko aukera izatea, bikaina izan da!

   

  

 

SHHH!! ENTZUTEN AL DITUZUE SENEGALEKO DANBOR SOINUAK? UAAA!!!! A ZE DRAGOI HANDIA!!!! Ostiral arratsaldean, gure ikuskizunaren bitartez, bidaia txiki bat egiteko prest?

HH4

ORIORA IRTEERA

Kosta egin zaigun arren, azkenean lortu dugu irteera egitea! Aurreko ostegunean, emozio eta janariz betetako motxilak hartu eta autobusean sartu ginen egun paregabe bat pasatzeko irrikitan. Ahateak, paumak… ikusi eta hondarrezko parkean jolasten pasa genuen eguna. Oriora bidean genituen kantu eta oihuak isilune eta zurrunkek ordezkatu zituzten bueltan. A ze egun polita!

 

HH4

MUSIKA, DANTZA ETA IRRI, AGUR INAUTERI!

Otsailak 17, txapelak, txuntxurroak, mantalak, panpinak, potongoak… dena prest emanaldirako! Urduritasuna nagusi izan arren, begiak dir-dirka genituen guztiok. A ze nolako joaldun eta iñudeak gureak!

 

Ospakizuna, gure proiektuaren itxiera izan bazen ere, bertara iristeko lan asko egin dugu: euskal inauterietako pertsonaia ezberdinak ezagutu eta gustukoenak aukeratu, horien antzeko mozorroak sortu, txuntxurruen soinu eta pisu ezberdinak alderatu, baita birikak airez bete eta indar guztiarekin adarra jotzen saiatu ere. Egia esan, gehien gustatu zaiguna, gure kasa entseguak egitea izan da, pasilloan gora eta behera ibiliz.

Amaitu dira txaranga, kolore eta dantzaz beteriko inauteriak. Zer izango ote da hurrengoa?

     

 

      

HH4

TENPERA TEKNIKA EZBERDINAK EZAGUTZEN

Urdina, horia, berdea, arrosa… kolore adina gustu ditugu gure gelan.

Margotzea gogoko dugun arren, horiekin esperimentatzea zoragarria da. Oraingo honetan, tenperekin jarduteko teknika ezberdinak landu ditugu: marrazki abstraktuak egiten dituzten kanikak, kristalak garbitzekoarekin sortutako ostadarrak edota pintura tantak zanpatuaz lortutako mila forma eta koloretako tximeletak. 

Gu bai gu artistak!

 

HH4

GAU BELTZETIK ARMIARMARA

Egunerokoan gertatzen den modura, askotan hasiera zein den jakin arren, amaieraren arrastorik ez dugu izaten. Proiektu honekin gauza bera gertatu zaigu. Eskulan bat egiteko erabili genituen kalabaza pipak izan ziren bide honen hasiera markatu zutenak. Pipek kalabazara bultzatu gintuzten, horrekin esperimentatzen genuen bitartean, bizkotxo goxo bat ere egin genuelarik. Mmm, zein usain eta zapore goxoa! Kalabazatik Gau Beltzera igaro ginen. Euskal Kulturako festa honen inguruan ikasi ondoren, haurrek honekin lotzen duten animalia batenganako interes handia zutela ikusi eta…armiarma lantzeari ekin genion. Eskulan ezberdinak egin ditugu, baita pila bat ikasi ere! Guk bezain beste jakin nahi? Entzun arretaz zuen seme-alabek etxera eramaten ari diren liburuxkaren inguruko azalpenei!

 

 

 

HH4

HIRUHILEKO ABESTIAK

Kaixo familia:

Hona hemen hiruhileko honetan abesten eta dantzazen ari garen abestiak.

BURUAN JANTZI DUT

SAGU TXIKI

SAGARRA ZINTZILIK

ASTEKO EGUNAK

1, 2, 3, 4

BEHIN JOAN NINTZEN

ANIMEN GAUA