IRITSI ZAIGU OPORRAK HARTZEKO EGUNA!
KARPETAK ETXERA ETA EGIN DITUGUN LAN GUZTIAK GOXO GOXO IKUSTEKO ORDUA.
BERAZ, HEMEN DITUZUE HIRUHILEKO HONTAN LANDU DITUGUN ABESTI BATZUK…
ABESTU, DANTZATU ETA ELKARREKIN GOZATU!!!!
IRITSI ZAIGU OPORRAK HARTZEKO EGUNA!
KARPETAK ETXERA ETA EGIN DITUGUN LAN GUZTIAK GOXO GOXO IKUSTEKO ORDUA.
BERAZ, HEMEN DITUZUE HIRUHILEKO HONTAN LANDU DITUGUN ABESTI BATZUK…
ABESTU, DANTZATU ETA ELKARREKIN GOZATU!!!!
GABONAK ATE JOKA DITUGUN HONETAN,
ATZO EGUNEKO ZENTRORA JOAN GINEN
BERTAKOEKIN ABESTI BATZUK KANTATZERA.
OSO ONDO PASA GENUEN…
HURRENGOAN BERRIRO!!!!!
HIRU TXERRIKUMEEN ANTZERKIA EGITEKO PREST GAUDE.
GONBIDAPENAK BANATU DIZKIEGU, HH2, HH3, HH5, LH1 ETA LH2KO IKASLE ETA IRAKASLEEI.
HEMEN DITUZUE ANTZERKIKO IRUDI BATZUK…
IKUSLEAK OSO GUSTURA EGON ZIREN ETA BAITA GU ERE…
IZUGARRI GUSTATU ZAIGU ANTZEZLE IZATEA ETA HURRENGO ANTZERKIA ZEIN IZANGO DEN ERABAKITZEKO IRRIKITAN…
TELOIA ITXI DUGU BAINA BERRIZ IREKITZEKO PREST !!!
HIRU TXERRIKUMEEN IPUINA KONTATU ETA GU ERE TXERRIKUME IZATEKO PRESTATZEN…
GOAZEN ETXEAK EGITERA!!!
KONTUZ!! OTSOA DATOR!
ANTZERKIA EGITEKO PREST GAUDE, PRIMERAN ATERAKO ZAIGU!!!!
GAUA!!!!
GAUA IZATEN DA NORMALEAN BAINA, GAUR EGUNA HASI DUGU BELTZA.
KANDELEKIN ARGITU DUGU GELA.
HAMAIKETAKO ORDUA IRITSI ZAIGU BAINA LEHENENGO PRESTATU EGIN BEHAR.
ETA ONDOREN…
A ZE BELDURRA! ATARIRA ATERA ETA MAMUAK GUREKIN.
Kaixo lagun!
Orain bai, orain irakasleon txanda da. Gaur oporrak hartu ditugu! Gelak jaso, datorren ikasturteko gelak prestatu eta familian, lagun artean, oporraz gozatzeko unea iritsi zaigu.
Ederra izan da ikasturtea eta zuen eskolako bi ikasturte hauetan bidelagun izatea plazerra izan da.
Ez dugu agurtu nahi argazki bat partekatu gabe. Udaberrian arrautzatxo batzuetatik beldar ñimiño batzuk jaio ziren gelan eta behar bezala zaindu ondoren beldar handikote izatera pasatu ziren. Masusta ondoko hosto nahikoak jan ondoren zetarekin kuskuan bilduta ikusi zenituzten baina ez zenuten aukera izan metamorfosia ikusteko. Aurten berandu xamar egin dute kuskua. Baina…. atzo lehenengo tximeleta jaio zen eta gaur beste hiru. 1+3 zenbat tximeleta? Emea eta arra elkartu, emeak arrautzak ipini eta datorren ikasturtean 4 urteko geletara eramango ditugu arrautzak. Zer iruditzen?
Gozatu merezitako oporraz.
EDURNE ETA GENTZANE
Egun on familia!
Gaur San Anton mendira joan gara Eskolako 3, 4 eta 5 urteko umeak. Poliki-poliki abiatu gara Eskolatik eta ordu bete inguru igaro da San Anton mendiko parkera iritsi garenerako. Bidean sugandilak, lore usaidunak, txori kantuak baita sorginen etxeak ere izan ditugu bidelagun. Hamaiketakoa egin ondoren abestuz itzuli gara lehengoko bidetik eta Eskolako azken aldapa igotzen hasi aurretik sorpresa izan dugu: Fernando zain genuen indarrak berreskuratzeko izozki banarekin. Irteera borobila gaurkoa!