HH3 · Sailkatu gabea

Armiarma!

Egun on familia!

Dakizuen moduan Eskolan erakusketa antolatu dugu gure proiektuari amaiera emanez. Bidean gure zalantzak argitu ditugu eta bitxikeria uguarirekin topatu gara. Ez genuen uste hainbeste armiarma ezberdinekin topatuko ginenik! Tarantula urdina, Tigre armiarma, Indioilar armiarma…Tarantula Goliat gure eskua baino handiagoa da eta Bilbon dagoen “Ama” eskulturak ia gure eskola adina neurtzen du! Dagoeneko ikasi dugu pozoia dutela eta kontuz ibili beharra dugula. Ez ditugu ukituko ez eta zapalduko ere ez badugu intsektuen artean bizi nahi behintzat (Intsektuak jaten dituzte!).

Erakusketa ikusi ezin duzuenontzat hementxe gure haurren azalpenak. Ea gustuko duzuen!

ARMIARMA

 

HH3

ARMIARMA

Egun on familia:

Dakizuen moduan “Armiarma” proiektuari hasiera eman diogu gure geletan. Jakin mina sortu du gelan azaldu den armiarmak eta galdera asko ditugu argitzeko. Zuen laguntza ere hasi gara nabaritzen gelan. Mila mila esker!