Kaixo familia!
Konturatu baino lehen amaitu da gure Eskolako lehen ikasturtea. Azkar ezta? Orain inadarrak hartuko ditugu gure etxekoen ondoan. Datorren ikasturtean HH 3 gelan ikusiko dugu elkar! Handitzen-handitzen goaz!
Gozatu!
Kaixo familia!
Konturatu baino lehen amaitu da gure Eskolako lehen ikasturtea. Azkar ezta? Orain inadarrak hartuko ditugu gure etxekoen ondoan. Datorren ikasturtean HH 3 gelan ikusiko dugu elkar! Handitzen-handitzen goaz!
Gozatu!
Egun on!
Eguzkitan bero-bero,
izerditan egunero
uf! Uf!
Hondartzara noa gero!
Hondartzara ez, baina freskatu ederra hartu dugu gaurkoan! Gozatu dugu gaurko tailerrean!
Kaixo lagun!
Tximeletak jaio dira!
Azkenean ipuinak kontatu bezala gure beldarrak tximeleta bihurtu dira. Txuriak dira. Antenak, begiak, hegoak eta hankak dituzte baina ez dute hegan egiten.
Guk hegan egin nahi izan dugu gure koloretako hegalekin
IEPA JOXEPA!
Udaberria atsegin dugu. Gure atariko lorategian loreak hazten ari dira. Egunero gabiltza kimuei begira noiz lorea aterako zain. Gelan ere gure haziak landatzen aritu gara. Lurra, ura eta argia behar dute. Ea hazten diren gure babarrun, txitxirio eta lenteja landareak.
Arratsalde on familia!
Beldarrak ditugu gelan. Arrautza ñimiño batzuetatik jaio dira eta oso jatunak dira. Masustaondoko hostoak soilik jaten dituzte eta handitzen doaz. Ipuin batean irakurri dugu tximeleta bihurtzen direla. Egia ote?
Iepala!
Gaur gure gelako itsasoko animaliak izoztuta aurkitu ditugu. HOTZAK, BUSTIAK, GOGORRAK, PIXKANAKA URTZEN… ETA AZKENEAN ASKATU DITUGU!
Arratsalde on!
Azken hilabetean mozorro eta iñauterietan murgilduta ibili gara gure gelan. Azkenean, ostirala iritsi eta prestatuta genuen dantza eskaini genuen gure lagun eta familien aurrean. Ikusterik izan ez zenuenentzat hona argazkia.
Kaixo familia!
Jarraian entzungai dituzue 2.hiruhilekoan abesten eta dantzatzen ditugun abesti eta olerkiak.