Kaixo – kaixo!
Txokolatea maite dugulako…
Txoko-txoko la-la
txoko-txoko te-te
txoko la, txoko te
txoko la te!!!1
Kaixo – kaixo!
Txokolatea maite dugulako…
Txoko-txoko la-la
txoko-txoko te-te
txoko la, txoko te
txoko la te!!!1
Kaixo familia!
Gaur elurra ikusi dugu gelako leihotik baina berehala desagertu da. Elurrarekin jolastu nahi genuenez guk geuk egin dugu elurra. Ikusi nahi al duzue?
Egun on familia!
Opor aurreko eguna festa giroan pasa dugu gure Eskolan!
Baserritar jantziak, kantuak, dantza, hamaiketako goxoa… irrifarra ahoan dugula
amaitu dugu ikasturte honetako lehen hiruhilekoa. Primeran pasa dugu!
Gozatu familian opor egun hauek eta urtarrilean indar berrituta bueltatuko gara!
Besarkada handi bat
KAIXO FAMILIA!
Badira egun batzuk gure Eskolan txitak jaio direla. LH1eko lagunen gelan txitak jaio dira! Inkubadoran izan dituzte 21 egunez eta jaio dira azkenean! Ezin izan dugu ikusi gabe gelditu eta bisitan joan gara birritan. Nereak azalpenak eman dizkigu, nondik jaio diren, zer jaten duten, argi gorria zertarako den…Bata, horixka, bestea, marroixka. Bada baita beltza den txita ere! Gu bezalaxe, anitzak gure Eskolako txitak! Gora aniztasuna!
Egun on familia!
Urriak 31, Animen gaua!
Aspaldiko ohiturak gurera ekarri asmoz astean zehar girotuta aurkitu dute gela baita pasilloa ere gure haurrek. Trapu zaharrak, kapelak eta erratzak. Mamuak, xaguzaharrak edo sorginak.Batzuen beldurra, besteen irrika… Emozioz beteriko astea izan da! Hona hainbat argazki eta gelan abestu eta dantzatu dugun kantua.
Kaixo familia!
Gustura gabiltza eskola lehen egun hauetan. Espazio desberdinak ikertuz, materialeekin esperimentatuz lagun artean jolastuz… ELKARREKIN GOZATZEN GABILTZA!
HORRELA JARRAITU DEZAGUN!