Hello hello!!!
Azken aste hauetan lan eta lan aritu ondoren, amaitu dugu aurtengo ingeleseko lehenengo proiektua. Rod Campbell-en DEAR ZOO ipuina aitzakiatzat hartuta ingeleserakin jolasean aritu gara gustura-gustura.
Proiektuari amaiera emateko, ikasleek euren bookleta sortu dute bakoitzak bere etxean ipuina konta dezan. Hemen duzue landu dugun abestia ere elkarrekin abestu dezazuen.
Beraz, badakizue, animatu etxean ere ingelesez eta ingelesarekin jolastera eta gozatzera.

