Kaixo familia:
Hementxe dituzue Eskolan abestu eta dantzatzen ditugun hainbat abesti. Klika-klika!
Kaixo familia!
Gaur Oriora joan gara HH 3, 4 eta 5 urteko gelakoak. Eguraldia lagun irteera ezin hobea izan da. Inguru naturalarekin harremana lagun artean, horixe izan da gure irteeraren helburu nagusia. “Busa-busa-busa autobusa!, Orio petrolio eta Esperantza o-e, esperantza o-e! oihupean iritsi gara Oriora “irizar” autobusean. Motxila bizkarrean hamaiketakoa eta bazkaria dugula tipi-tapa abiatu gara hondartza aldera lehenik ahateei, oiloei eta antzarrei ogia eman ondoren. Hondartza ondoko parkean berriz ezin hobeto ibili gara. A ze gozatua! Datorren urtean berriz!
Arratsalde on familia!
Dagoeneko jakingo duzue gure gelan beldarrak ditugula baina ez da hain erraza izan hau lortzea. Jarraian kontatuko dizuegu:
Iaz gelan izan genituen tximeleten arrautzak gelara ekarri genituen. Urte bete armairuan gorde ondoren hozkailuan sartu behar izan genituen. Zergatik? Bada, gure beldarrek masustaondoko hostoak besterik ez dituztelako jaten eta jaiotzen hasi zirenean oraindik zuhatzek ez zituztelako hostorik. Prozesua geldiarazteko hozkailuan sartu genituen.
Aste Santuak ondoren, behin hostoak hasita, arrautzak atera genituen hozkailutik. Eta horrela, itxaron eta itxaron, itxaron eta itxaron kezkatu ginen arte. Ez ziren jaiotzen gure beldarrak. Galdezka hasi ginen eta jakin genuen berotasuna behar izaten dutela eta horregatik ideia ezberdinak izan genituen: berogailuan jarri, Valentzira joan ( han beroa egiten omen du)… . LH 4. mailakoen gelara joan ginen haiek ere beldarrak baitituzte eta hara zer ezustekoa! Haien gelan beldar batzuk jaio ziren. Egia esan gela hartan gurean baino bero gehiago egiten zuen. Esperimentu bat egitea pentsatu genuen: Arrautza batzuk berogailu gainean jarri eta besteak bere horretan utzi. Eta ba al dakizue zer gerrtatu zen? Bada bai berogailu gainean zeudenak baita bere horretan utzi genituenak ere jaio zirela. Konturatu ginen pasientzia pixkat ere behar genuela, bakoitzak bere denbora behar izaten duelako.
Beldarrak oso oso txikiak dira baina mikroskopio digitalari esker oso ondo ikusten ditugu. Burua, bularra, sabela, hankak, hanka faltxuak… Ea beldarren prozesu osoa ikusteko denbora dugun udako oporrak etorri aurretik. Tori argazki batzuk.
Kaixo laguna!
Gaur Korrika txikia ospatu dugu gure atarian HH 2 eta HH 3ko lagunek. Furgoneta eta guzti korrika egin dugu Euskararen alde. Ez da ez musika ez eta kolorea falta izan gurean. Iturzaeta ere EUSKARAREN ALDE!
Kaixo lagun!
Garraiobide proiektuari amaiera emanez erakusketa bat antolatu dugu Eskolako lehen solairuan. Proiektuan jasotakoaren zati bat behintzat azken produkzio batean jaso nahi izan dugu eta Eskolako komunitatea osatzen dugun ororekin partekatu.Lehenik bideak margotu ditugu eta ondoren garraiobide bakoitza bere lekuan itsatsi.
Garraiobide asko ezagutu ditugu, airekoak, uretakoak, lurrekoak baita espaziokoak edo eta lur azpikoak ere. Pertsonak eta gauzkak leku batetik bestera garraiatzeko bideak, bide laburrak edo luzeak egiteko, pertsona gutxi edo asko garraiatzeko, lanak errazteko, kutxakorrak eta ekologikoagoak, aspaldiko garraiobideak eta modernoak, animaliak eta animaliek garraiatzen dituztenak… Proiektu interesgarria eta atsegina izan da. Oso ondo pasa dugu bidean!
Eskulanak, abestiak, dantzak….Denetarik izan da gurean! Aupa gu!
Arratsalde on!
Bi, hiru, hogeita hiru! Badator 23. Korrika eta gaur gure herritik pasako da. Guk ostiralean ospatuko dugu korrika txikia eta jadanik prest gaude.
Garraiobideak ezagutzen hasita gaudenez ezin zuen Korrikako furgoneta txuriak falta!
Arratsalde on, familia!
Itsasontziak, txalupak, fuerabordak, surf-taulak, yateak…. flotatzen duten garraiobideak dira, baina zer da flotatzea? Zergatik flotatzen dute? Guk belaontzi bat egin nahi dugu, txantxetakoa, baina flotatzea nahi dugu. Nolakoa egin dezakegu?
Galdera hauei erantzuteko gaur flotazioaren inguruko esperimentua egin dugu gelan. Materialeen flotagarritasuna ezagutu dugu eta gure belaontzia kortxoz eraikitzea erabaki dugu.
Kaixo lagun!
Arratsaldean Joseba etorri da gure Eskolara. Garraiobideak aztertzen jarraitzen dugu eta berak autobusak egiten ditu! Nor bera baino hobeto guri azalpenak emateko. Guk “txantxetako” autobusa egin nahi dugu eta autobus baten atal nagusiak zein diren ikasi dugu. Gasolinakoak zein elektrikoak egiten dituzte, handiak, gehienak txuriak, 4 edo 6 errubera dituztenak, batzuk komuna dute eta autobus-anbulantzia ere egiten dute. Hau da hau aukera pila! Ea guk egiten duguna nolakoa den!
Eskerrik asko Joseba!
Egun on familia:
Gaur aitona Mariano izan da gurean. Lehengo eta oraingo garraiobideen inguruan hitz egin digu, antxuaren garraioan erabiltzen direnen inguruan, hain zuzen ere. Getarian otarrak, gurdiak, idiak… horiexek ziren antxua arrantzatu eta garraiatzeko bideak duela urte batzuk. Pixkanaka “modernizatuz” joan direla esan digu Marianok. Gaur egun garabiak, plastikozko kutxak, transpaleak, fenwichak, kamioiak… ditugu garraiatzeko. Lana arinagoa eta azkarrago egiten dela esan digu baina gure kamioiek ingurua kutsatzen dutela ere badakigu.
Interesgarria izan da oso Marianoren azalpena
eta gu oso eskertuta gaude.
Mila mila esker, Mariano!
Kaixo familia:
Gaur teknologian murgilduta ibili gara. Garraiobide askok argiak eta helizeak dituzte: abionetek, helikopteroek eta itsasontziek, esaterako. Nola funtzionatzen duten ikusi ahal izan dugu amatxok prestatutako trikimailu bati esker.
Eskerrik asko!