Hauek dira 3.hiruhilekoan landu ditugun Abestiak eta olerkiak
Egilea: hh3
ORIORA IRTEERA
Kurtsoa amaitzeko Oriora egin dugu irteera. animaliak ikusi eta hondartzako parkean primeran ibili gara. ikusi ikusi!!!
Txangoa Getarian zehar
Kaixo!
Eguraldi ederrarekin herriko txokoak bisitatzen izan gara! Moilara jaitsi eta Balearrin antxoak garbitu, prestatu eta jan ondoren, aldapan gora Dona-Donira hurbildu gara izozki fresko bat jatera.
Ederki ibili gara, goiz pasa ederra eginda!
Eskerrik asko denoi!
Kristina enea
Udaberriaren iritsiera ospatzeko, txango eder bat egin genuen Kristina eneara.
Bertan, Marrubitxo gure zain zegoen, inguruko txoko politak erakusteko.
Egin klik argazkian eta ikusi ikusi!
Elefanteak
Kaixo!
Inauterietan elefantez mozorrotu ginenetik animalia hauen inguruko informazioa aztertzen aritu gara eta gehien-gehien beraien tamainak harritu gaitu.
Horregatik, geure siluetak marraztu ditugu eta konturatu gara, gelakide guztiak elkarren ondoan jarrita elefante baten tamaina izango genukeela.
Klikatu irudia eta ikusi-ikusi zertan aritu garen!
ABESTI ETA OLERKIAK
San Blas opilak
Otsaila hastearekin batera San Blas opilak egin ditugu, usain goxoa goxoa gelditu da gure gelan eta hamaiketako ederra egin dugu!
Ikusi ikusi nola aritu garen:








