HH3

Zetarrak

Kaixo!!

Azken hilabeteetan, dakizuen bezala, zetarrak zaintzen aritu gara gelan.

Oso gustura elikatu ditugu eta baita beraien etxetxoa garbitu ere.

Kuskuak egiten ikusi ditugu eta azkenik, kuskutik tximeletak ateratzen.

Ikusi ikusi nola ibili garen!

HH3

Txangoa Getarian zehar

 

Kaixo!

Eguraldi ederrarekin herriko txokoak bisitatzen izan gara! Moilara jaitsi eta Balearrin antxoak garbitu, prestatu eta jan ondoren, aldapan gora Dona-Donira hurbildu gara izozki fresko bat jatera.

Ederki ibili gara, goiz pasa ederra eginda!

Eskerrik asko denoi!

HH3

Elefanteak

Kaixo!

Inauterietan elefantez mozorrotu ginenetik animalia hauen inguruko informazioa aztertzen aritu gara eta gehien-gehien beraien tamainak harritu gaitu.

Horregatik, geure siluetak marraztu ditugu eta konturatu gara, gelakide guztiak elkarren ondoan jarrita elefante baten tamaina izango genukeela.

Klikatu irudia eta ikusi-ikusi zertan aritu garen!