LH3

Puntu txapelketa

Azkeneko egunean puntu txapelketa egin dugu gelan. Bi partida irabazten zituena izan da talde bakoitzeko garailea. Irabazleek bonboi bana jaso dute eta jarraian denok txistor bokadiloa jan dugu. Gainera, euriak tarte batean atsedena eman digula aprobetxatuta, Eguneo Zentrora joan gara Gabon abestiak kantatzera; haiek pozik eta gu ere bai!

Oporrak ditugu orain, gozatu, eta urtarrilaren 8an elkartuko gara berriz Eskolan!

URTE BERRI ON GUZTIOI!

 

LH3

Ezkurrak Foru Aldundira

Azaroa bukaeran  bildu genituen ezkurrak jasotzera etorri da Garate Gaineko artelatz basoa berreskuratzeko proiektuaren bultzatzaile izan den Juanjo Perez. Ezkurrak Gipuzkoako Foru Aldundiak duen biltegira eramango ditu eta landatzean bueltatu egingo dizkigu guk zaintzeko. Artelatz, arkamuka edo quercus suber zuhaixkak 2025eko udaberrian landatuko ditugu Garate Gainean. Herriko ondarearen zaintzan partaide izateaz harro gaude!

 

 

 

 

LH3

Iturzaeta Chef jatetxea

Eta azkenean hiruhileko osoan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dugu! Menua pentsatu, gela jatetxe bihurtu, apaindu, menuak idatzi, bakoitzak zer ekarri erabaki, etxean janaria prestatu, praktikatu… zenbat gauza hartu behar diren kontuan!

Bi txandatan antolatu gara: goizeko taldean LHko anaia-arreba eta lehengusuak izan ditugu gonbidatu; arratsaldekoan berriz, DBHkoak eta tutore izan ditugun irakasleak. Batzuk chefak, beste batzuk zerbitzariak, lana ondo banatu eta ahalik eta zerbitzu onena ematen saiatu gara; lehen mailako jatetxea gara!

Hemen dituzue argazki eta bideo labur batzuk. Gozatu ikusten guk lanean beste.

GOIZEKOA

ARRATSALDEKOA

 

LH3

Getariako ereserkia

Talde batek aukeratutako abestia igotzea falta zitzaigun; asko pentsatu ondoren hauxe izatea erabaki zuten: Getariako ereserkia.

Gelan kantatu, etxean kantatu, ikasi… ederki abesten dugu!

Herriko musika bandaren grabazioa aurrez bazegoen, eta orain bi urte Salbatore abesbatzari eskatu genion kantatzeko eta grabatu egin genien.  Herriko taldeek egindako bertsioak ere badira. Hemen dituzue guztiak; gozatu!

Abesbatza

Banda

Ihes

Intzak hik