Iepa!
Atzo, dakizuen moduan, Zarautzera joan ginen oinez.
Torreoian hamaiketakoa egin ondoren, hondartza osoa zeharkatu eta bertan jolastu, bazkaldu eta bainatu ginen.
Ederki pasa genuen!!

Iepa!
Atzo, dakizuen moduan, Zarautzera joan ginen oinez.
Torreoian hamaiketakoa egin ondoren, hondartza osoa zeharkatu eta bertan jolastu, bazkaldu eta bainatu ginen.
Ederki pasa genuen!!

Kaixo!
Honezkero, egin ditugu hainbat eta hainbat jolas eta lantxo. Horrez gain, irailean judo ere egin dugu. Izugarri ondo hasi gara!

| Ongi etorri ikasturte berrira! Dagoeneko tropa osoa elkartu gara LH3ko gelan aurtengo ikasturteari ekiteko. Egunero elkarrekin ikasteko eta elkar laguntzeko aukera izango dugu eta ahalik eta ondoen aprobetxatzea espero dugu. Animo den-denoi! |
Pasa den astean Hondarribira joan ginen lo bat egitera. Ostegun goizean Juan Sebastian Elkano Aterpetxeko parkean jolasten ibili ginen. Bazkaldu ondoren, eguzkitako krema ondo eman eta hondartzara abiatu ginen, egiten zuen beroarekin ez ginen uretatik atera, ia ezkatak ateratzeraino! Afalostean linternak hartu eta gaubelan dantza eta kanta gozatu genuen; eta lotarako orduan batzuk lagunekin irakurtzeko tartea ere hartu zuten. Hurrengo goizean jolasak egin genituen txokotan eta arratsalderako neka-neka eginda Getariara bueltatu ginen.









“Getaria ezagutzen” proiektuarekin hasita gaudenez ostiralea informazio bila atera ginen turismo bulegora. Hau Kale Nagusian, elizaren ondoan dagoen Zarautz Jauregian dago. Irteera oso aberasgarria izan zen, Getariako plano bana lortzeaz gain, eraikinean zehar bisita egin genuelako hainbat gauza ikusiz: erakusketa, lehen mundu bira…

Iritsi dira oporrak eta eman diogu amaiera ingeleseko azken proiektuari ere: “The body and the five senses”. Gustura aritu gara gure gorputzari buruz, jarduera osasuntsuei buruz eta zentzumenei buruz ingelesez gehiago ikasiz.
ENJOY THE SPRING BREAK ETA BUELTAN IKUSIKO DUGU ELKAR!

Behin IƱauteriak ospatuta, negua badoala eta udaberria ate joka daukagula sentitzen dugu. Eta udaran gure umeek itsasoan gozatu dezaten igeriketa ikastaoan prestatzen ibili dira. Bien bitartean liburutegira bisita ere egin ditugu.






Kartoi gogorra, burnizko “muelleak”, plastiko xaflak, kola beroa eta bakoitzaren sormen zoragarria erabiliz, musika tresna ederrak sortu dituzte LH2ko ikasle eder hauek. Hemen bideoa!






Pasa den ostiralean Cristobal Balenciaga Museora joan ginen. Bertan diseinatzaile getariarraren bizitzaz zerbait gehiago ikasi genuen, erakusketa zoragarria ikusi eta ondoren tailerra burutu genuen. Tailerrean LH2ko ikasleak izan ziren diseinatzaile: diseinua pentsatu, marraztu eta ondoren kamiseta zuria apaindu zuten margo eta artile koloretsuak erabiliz. Poz-pozik atera ziren kamisetak soinean!
Udazkenari Donostiako Zinemaldiarekin eman genion hasiera, TOTORO filma ikusi genuen eta ondoren Oriora joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Geroago, azaroan, Iturraranera bisita egin dugu erleei buruz gehiago ikasteko. Bertan pista jolasean aritu ginen eta argizariarekin kandela bat egin genuen. Pena eguraldi txarragatik lehenago bueltatu ginela eskolara!

