Uncategorized

NEGUARI AGUR ESATEN

Behin IƱauteriak ospatuta, negua badoala eta udaberria ate joka daukagula sentitzen dugu. Eta udaran gure umeek itsasoan gozatu dezaten igeriketa ikastaoan prestatzen ibili dira.  Bien bitartean liburutegira bisita ere egin ditugu.

                                               

   

Uncategorized

Cristobal Balenciaga Museora bisita

 

    

   

 Pasa den ostiralean  Cristobal Balenciaga Museora joan ginen.  Bertan diseinatzaile getariarraren bizitzaz zerbait gehiago ikasi genuen, erakusketa zoragarria ikusi eta ondoren tailerra burutu genuen.  Tailerrean LH2ko ikasleak izan ziren diseinatzaile: diseinua pentsatu, marraztu eta ondoren kamiseta zuria apaindu zuten margo eta artile koloretsuak erabiliz.  Poz-pozik atera ziren kamisetak soinean!

LH2

UDAZKENA BADOA

Udazkenari Donostiako Zinemaldiarekin eman genion hasiera, TOTORO filma ikusi genuen eta ondoren Oriora joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Geroago, azaroan, Iturraranera bisita egin dugu erleei buruz gehiago ikasteko. Bertan pista jolasean aritu ginen eta argizariarekin kandela bat egin genuen. Pena eguraldi txarragatik lehenago bueltatu ginela eskolara!

My Neighbor Totoro New Pictuha: New Edition (My Neighbor ...  

LH2

URAREKIN MUSIKA EGIN DAITEKE?

Uraren proiektuaren harira, gaurko musika saioan udazkeneko hotsak zeintzuk izan daitezkeen zehazteaz gain (txoriak, haizea, trumoia, euria, hosto lehorren zapalketa…), urarekin musika egin daitekela baieztatu dugu. Vanuatuko emakumeak ikusi ditugu urarekin musika egiten eta koloreztatutako baita Do-ren eskalan afinatutako ur potetxoekin jolasean ibili gara.Gora musika!

 

LH1

TXURRUKARA IRTEERA

AZKENEAN IRITSI DA TXURRUKARA LO EGITERA JOATEKO EGUNA. LEHENENGO ORIOKO PARKEAK EZAGUTZERA JOAN GARA: TIROLONAREN PARKEA ETA HONDARTZAKO PARKEA. PILA-PILA BAT JOLASTU DUGU, EURIAK HARRAPATU GAITUEN ARTE. AFALDUTAKOAN PIJAMAK JANTZI ETA DISKO-FESTA EGIN DUGU, PRIMERAN IBILI GARA!

LH1

Iturraranera irteera

Udaberriari ongi etorria emanez, pasa den ostiralean Iturraran Parketxera bisita egin genuen. Bertan okinaren lanbidea hobeto ezagutzeko aukera izan genuen, ogi goxo-goxoa egin, Agorregiko Errota martxan jarri… Eguraldiak lagunduta Pagoetako inguru ederraz gozatu ahal izan genuen. Jakin dezazuen, gainera, igandetan Errota martxan ikusteko aukera izaten omen da,   familian edota lagunartean plana egitera animatzen bazarete!

                                                                                

LH1

IGERIKETA IKASTAROA

Opor ostean eskolara bueltatu eta igeriketa saioekin hasi gara LH1 eta LH2ko ikasleak. Egunero-egunero autobusa hartu eta Zumaiako igerilekuan egiten dituzte beraien igeriketa saioak. Gaur ostirala izanik,

uretan libre jolasteko aukera ere izan dute. Zeinen pozik dabiltzan igerian eta zeinen ondo moldatzen diren beraiek bakarrik aldageletan! Gustua ematen du. Fundamentuzkoak Getariako umeak !

Uncategorized

GURE TXITATXOA

JAIOTZA PROIEKTURI LOTUTA  ERNALDUTAKO 8 ARRAUTZA JARRI GENITUEN INKUBAGAILUAN. 21 EGUNETAN ZEHAR MIMO OSOAREKIN ARRAUTZAK ZAINDU OSTEAN, TXITATXO BAT JAIO ZEN. BAINA HURRENGO EGUNEAN, ZORITXARREZ, HIL EGIN ZITZAIGUN. GERTAERAK JAIOTZA ETA HERIOTZA LANTZEKO AUKERA EMAN DIGU.