Inauteriak iritsi dira Iturzaetara! Aurten ikasleek hautatu dute Eskolarako gaia eta denetariko kirolariak ikusi ahal izan ditugu: pilotariak, harri jasotzaileak, aizkolariak, txingalariak, patinatzaileak, gimnastak, futbolariak, arraunlariak, judokak eta tenislariak, besteak beste.

Gelan elkartu eta kalejiran jaitsi gara frontoira. Bertan dantza erakustaldiak egin ondoren, Zanbuka Guraso Elkarteak eskainitako hamaiketakoa jan dugu. Dantzan eta jolasean jardun ondoren, amaitutzat eman dugu inauteri jaialdia.

Hiru eguneko oporraldia dugu orain aurretik. Jarrai dezagun herria kolorez janzten! ❤️🧡💛💚💙💜🖤🤎

 

 

Partekatu:
Instagram