Gaur, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da.

Iturzaeta Herri Eskolan, tutoretza-saioetan, egun honen inguruan hausnartzen eta lanean aritu gara. Errespetuan, berdintasunean eta tratu onean oinarritutako harremanak eraikitzearen garrantzia landu dugu, indarkeriarik gabeko bizikidetza sustatzeko.

Gure ikasleek mezu argia zabaldu nahi izan dute:

💜 GURE ESKUAK EZ DIRA MIN EMATEKO, ERRESPETATZEKO BAIZIK.

💜 TRATU ONA GUZTIONA!

Egunero dugu aukera elkar zaintzeko, elkar errespetatzeko eta harreman osasuntsuak eraikitzeko. Hezkuntzak ere badu zeregin garrantzitsua bide horretan.

Partekatu:
Instagram