Gaur, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. 1999an Nazio Batuen Batzar Nagusiak ofizialki izendatu ondoren, egun hau indarkeriaren gaia landu, salatu eta kontzientzia pizten jarraitzeko baliatzen dugu. Horretarako, Eskolan hainbat ekintza egin ditugu egunean zehar: espazioak girotu, ipuin kontaketak, pultserak…
Aurten, azpimarra berezia egin nahi izan diogu hitzez elkar ondo tratatzeari. Zoritxarrez, irainak nahi baino sarriago entzuten ditugu inguruan, baita haur eta gaztetxoen artean ere. Eskolak gune seguruak izan daitezen nahi dugu, indarkeriarik gabeko eremuak, elkarrekiko errespetuan bizi garen lekuak.
Denon artean egin beharreko bidea da hau, indarkeria matxistarik gabe, noizbait ASKE biziko bagara behintzat.