Dakizuen bezala, bihar, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango dugu eta azken urteetan egin izan dugun bezala, aurtengoan ere Orokieta Herri Eskolarekin elkarlanean proposamen bat luzatu diegu familiei.

Aurten Euskal Emakume Musikariak hartu ditugu gaitzat eta zuen etxeetan 21 emakume ezagutzeko aukera izan duzue.

21 emakume horien artean daude Anari eta La Basu artistak eta Orokietako Irratian elkarrizketatu ditugu.

Gure 6.mailako ikasleek izan dute La Basuri elkarrizketa prestatzeko ardura eta Anek, Noak eta Samirrek ezin hobeto egin dizkiote denen artean prestaturiko galderak.

Elkarrizketaren ondoren  sorpresatxo bat ere izan dugu; La Basu etorri de 6.mailakoen gelara. Bertan, gure gaztetxoek egindako galderei irribarretsu eta gogo onez erantzuteaz gain, danak rapeatzen jarri gaitu. Ederra esperientzia!

Eskerrik asko Anari eta La Basuri bidea egiteagatik eta zuen gertutasunagatik!

Eta gogoratu, oraindik ere garaiz zailtzatela gure lehiaketan parte hartzeko. Bihar 9:00etan amaituko da epea eta goizean zehar egingo duzu zozketa. Animatu!

 

 

Partekatu:
Instagram