Gerta daitekeen larrialdi egoera bati aurre hartuz, sute simulakroa egin dugu gaur goizean Iturzaeta Herri Eskolan. Goizeko 09:22an alarmak jo duenean, geletako leihoak eta ateak itxi eta ilaran atera gara ikasle eta irakasleak larrialdi irteeretatik.

Larrialdi planean jasotakoa, aurreikusi bezala bete da eta eskolako atarian bildu gara larrialdi-buruaren eta solairu koordinatzaileen argibideei jarraituta. Zazpi minutu eta 19 segundo behar izan ditugu eraikina husteko. Zorionak guztioi! Prest gaude benetako larrialdi egoera bati aurre egiteko!

Partekatu:
Instagram