Igandean, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen eta Eskolan ere egitarau berezia antolatu dugu aste honetarako.

Atzo, ikasturteko bigarren ipuin kontaketa sinkronizatua izan genuen eta haur zein heldu gustura aritu ziren.

Herri mailan egin den literatur lehiaketako sari banaketa ere atzo izan zen. Zorionak sarituei!

Egitarauan ikus daitekeen moduan, gaur arratsaldean Miren Agur Meaberekin solasaldia izango dute 4.mailakoek eta aste guztian zehar ikasleak kontalari lanetan arituko dira talde ezberdinetan.

 

 

 

Partekatu:
Instagram