Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, goizean gure Euskararen eguneko Marrazki Lehiaketako irabazleei sariak banatu dizkiegu. Aurten ere ikasleek egindako lanek maila bikaina erakutsi dute, eta parte‐hartze handia izan dugu.
Guztira hiru irabazle izan dira. Horietako bat gaur ezin izan da eskolara etorri, baina bere saria dagokion bezala emango zaio hurrengo egunetan. Gainerako bi irabazleek Amaia gure lankidearen eskutik jaso dute oparia, irribarrez eta ilusio handiz.
Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle guztiei, eta zorionak guztiei! Hori bai, gaurko ekitaldiko poza eta kolorea zuen marrazkiek jarri dute.
Gora Euskara!
MENDITIK ITSASORA, EUSKARA AHORA




