Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzen da. Egun hau aukera bat da emakumeen eskubideak, berdintasuna eta gizarte justuago baten aldeko konpromisoa gogorarazteko.
Gure Eskolan, aste honetan zehar, gai honen inguruan hausnartzeko eta ikasteko hainbat ekintza egin ditugu geletan. Helburua argia da: berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzen jarraitzea, errespetuan, balioetan eta elkartasunean heziz.
Hezkuntzatik ere mundua eraldatzen da.
Berdintasuna lantzen jarraitzen dugu egunero! 💜




