Gaur emozioz, musikaz eta alaitasunez beteriko eguna bizi izan dugu eskolan.

Goizean, ikasleek euren artean partekatu dituzte prestatutako dantza eta koreografiak. Ikaskideen lana ikusi eta txalotzeko aukera paregabea izan da, eta giro ezin hobean gozatu dute guztiek.

Arratsaldean, familien aurrean eskaini dituzte emanaldiak. Musika, koreografia ikusgarriak, jantzi koloretsuak eta ilusio handiz prestatutako ikuskizunak izan dira protagonista. Une hunkigarri asko bizi izan ditugu, baina bereziki LH6ko ikasleen azken mezuak iritsi zaizkigu bihotzera. Haientzat azken eskola-jaia izan da, eta agur hunkigarria eskaini digute.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ikasleei, irakasleei eta familiei, egun berezi hau posible egiteagatik. Guztion artean sortu dugu beste behin ere oroitzapen ederrez betetako jaia.

Ekitaldia amaitu ondoren, ospakizunak kiroldegian jarraitu du, Zanbuka Guraso Elkarteak antolatutako jaiari esker. Haiei ere gure eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiegu egindako lanagatik eta erakutsitako konpromisoagatik.

Eskerrik asko guztioi!


Partekatu:
Instagram