Gaur amaitu dugu 2025-2026 ikasturtea. Azken eskola eguna ospakizunez, algarez eta une ahaztezinez beteta igaro dugu.
Ikastalde bakoitzak bere erara agurtu du ikasturtea: batzuk hondartzara joan dira, beste batzuek hamaiketako bereziak egin dituzte, musika, jolasak eta elkarrekin gozatzeko hainbat ekintza antolatu dira.
Eguneko unerik berezienetako bat LH6ko ikasleen agurra izan da. Ikasleek eta irakasleek pasilo eder bat osatu dute haientzat, urte hauetan egindako ibilbidea eta bizi izandako uneak aitortuz. Ondoren, aretoan egin den azken agurrean emozioak pil-pilean izan dira, eta malkoak zein irribarreak nahastu dira.
Orain atseden hartzeko garaia da. Eskerrik beroenak ikasle, familia eta langile guztiei ikasturte honetan egindako lanagatik eta erakutsitako konpromisoagatik.
Uda zoriontsua guztioi!

