Zuen haurra gure Eskolan matrikulatu nahi baduzue, bertan izango gaituzue zain otsailaren 3tik 14ra goizeko 9etatik arratsaldeko 17etara. Honakoa da ekarri beharreko dokumentazioa:
- Ikaslearen eta bere gurasoen edo tutorearen familia-liburua.
- Gurasoen edo tutorearen NANa (AIZa atzerritarren kasuan)
- Bizikidetasun-egiaztagiria.
- Ikaslearen osasun txartela.
Eta Eskola barrutik ezagutu nahi baduzue, animatu eta etorri otsailaren 5ean gure “ate irekietara”!
Herri txikian familia handia osatzen dugulako. Zurekin, gurekin, elkarrekin!