Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek artelatz ezkurrak bildu zituzten iaz Garate gaineko basoan. Udaberrian itzuliko dira ernetu diren landareak landatzera. Mimoz, ilusioz eta Juanjoren ezinbesteko laguntzaz ari dira zaintzen artelatz txikiak.

Urtebete gazteagoak diren LH 3. mailakoei euren esperientzia kontatu, eta Garate gaineko txokoak gustura erakutsi dizkiete gaur. Hur ditugun baina ezagutzen ez ditugun altxorrak ezagutzea beti da aberasgarria. Ikasturtea hasi berritan, denok daukagu zer ikasia eta zer irakatsia. Bejondeizuela!

Partekatu:
Instagram