Euskararen Eguna arratsaldean ospatu dugu eskolan. Eguraldi txarrak Herriko Plazara irteten utzi ez badigu ere,   giroa ez da batere moteldu: gure artean bertan ere festa ederra egin dugu.

Trikitilarien eta panderojoleen doinuek giro paregabea sortu dute, eta ikasleak aurpegia margotuta kolorez alaitu dute ospakizuna.

Ekitaldia LH6ko ikasleek aurkeztu dute, eta bereziki hunkigarria izan da euren irakurgaia, getariarrez idatzita eta ahoz ahots ederrean partekatua. Sarreran testu osoa gehituko dugu, denek irakurri ahal izateko. Bertso paregabeak ere abestu dituzte!

Ondoren euskal kantak abestu ditugu eta amaitzeko, denok elkarrekin azken dantza egin dugu LH5eko ikasleei jarraituz.

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta Gora Euskara!

LH6koen irakurgaia:

Arratsalde on, 6. maiako ikasliak gea.   

Euskeraren Eguna dala ta, gure herridxan aspalditik ibili izan dian hitzak errekuperatu nadxan galbiltza. 

Esperantza tantola izan nahi deu herridxantzat.  

Badakigu batzutan euskeran alde itia zalla dala, ta ezin dala beti bidia saltaka in; tarteka trongolluak hartuko ditugula. Baina berdin tzaigu atarrapuka ibili behar badeu re! Horretan gor saiatuko gea.  

Zuentzat, berriz, mandatu bat dakau: jarraitu aiton-amonak iten zuen bezela herriko kaletan kukuka jolasten, San Antoko mendidxan zirringilluak harrapatzen, iluntzian ostantzaz gozatzen, euria itian guartzolak zabaltzen eta ahal danian txokorrua jaten.  

Gañea, tximurtxa egin nahi dizuegu, endemas herridxan jadxo, herridxan hazi eta hitz asko ahaztuta dituzuenoi, batua txukunaua dala ta hitz hodxiek lengo kontua diala pentsatzen dezuen danoi. 

Hala ere, ez ahaztu inportantiena euskeraz itia dala, zuk dakizun bezela, ahal dan bezela, ein euskeraz; herritar danekin, herridxan jadxua dan edo ez beitu gabe. Herriko plazan nahiz etxian, euskeraz beti! 

Herriko haiziak eguna epeltzen jarrai dezan, ia danon artian laster euskera indartzen ai geala ta txaferuak botatzeko mouan gean.   

Gora Getadxa! 

Partekatu:
Instagram