“Getariako curriculuma” proiektua martxan dela jakitera eman zuen Maiatzaren 7an Getariako Hezkuntza Komunitateak. Udaletxeko pleno aretoan izan zen proiektuaren aurkezpena eta Udalak, Iturzaeta Herri Eskolak eta Guraso Elkarteak parte hartu zuten. Proiektu honen helburu nagusietako bat herriko haurrak herriarekiko gertutasunean heztea da eta herriarekiko lotura hau sistematizatu egingo da.

Proiektuaren arduradun baten beharra ikusten zenez, deialdi publikoa egin ondoren, Gaizka Gorostiaga getariarra izan zen hautatua proiektu hau aurrera eramateko. Pozik eta ilusioz agertu zen erronka berri honekin eta herriko ezagutzekin lotutako jarduera dinamikoak sortzea izango du helburu. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailekin hasiko da eta irailerako lehen unitateak prest izatea aurreikusten da. Gero, beste mailekin jarraituko du.

Hona hemen proiektuaren aurkezpen eguneko argazki batzuk:

Partekatu:
Instagram