Etapa horretako helburu nagusia norbanakoaren garapen integrala lortzea da.

HEZKUNTZA ESKAINTZA:

 

Proiektuak

Lehen Hezkuntzan proiektu bidezko ikaskuntzaren ikuspegia jarraitzen dugu Natur eta Gizarte Zientziak lantzeko. Ikasleen hurbileko gaiak hautatzen dira, adin bakoitzari dagozkionak eta herriko testuinguruan kokatuak: jaiotza, arrantza eta arrainak, jatetxeek nola lan egiten duten, elikadura osasuntsua, ekosistemak, dendak, herriko, Gipuzkoako zein Euskal Herriko historia… Esperimentazioa eta haurren parte-hartze aktiboa sustatzen ditugu.

  • LH-Proiektuak2

 

 

Tailerrak

Astean behin hainbat diziplina lantzeko tailerrak jartzen ditugu martxan: marrazketa, gorputz adierazpena, biodantza, baratza, robotika…

  • LH_BARATZA
    LH_BARATZA

 

 

IKT

Teknologia berriak erabiltzen ikasten ari gara konpetentzia digitala garatzeko. Ondorengo esparruak hartzen ditugu kontuan: informazioaren trataera, komunikazioa, sormena, segurtasuna eta arazoak konpontzea.

  • LH6 portatilekin
    LH-IKT

 

 

Pastorala

Eskolan ere elkarbizitza giro egokia sortu nahi dugu, eta horretarako, besteak beste, elkarbizitzarako behatokia izaten dugu ikasturtero. Horrez gain, hezkidetzaren alde egiteko ekintzak antolatzen ditugu.

  • LH_Loraldia
    LH_Loraldia

 

 

Elkarbizitza

Bosgarren eta seigarren mailako ikasleok pastoral bat prestatzen ari gara. Ardurak banatu ditugu, eta asteartero buru-belarri aritzen gara lanean guztion artean itxura emateko erronka zirraragarri honi. Nahi al duzue ikusi? Martxoaren 27an emanaldia egingo dugu Bilbon. Eta aurrerago Getarian bertan ere ikusteko aukera izango duzue.

  • LH-Elkarbizitza

 

 

BESTEAK

Eguneroko jarduerez gain, ondorengo ekintzak ere aipagarri ditugu: bela, surf eta piragua ikastaroak jasotzen ditugu; Musika saioetan txistua jotzen ikasten dugu; Balentziaga museoko tailerretan parte hartzen dugu; irakurketa lantzeko hainbat dinamika ditugu: irakurlagun, bikoteka irakurtzen, binaka irakurtzen, irakurketa ozena, tertuliak…

  • LH-Besteak