1979-1980 1979-1980
1985-1986 1985-1986
1990-1991 1990-1991
1995-1996 1995-1996
1996-1997 1996-1997

1979-1980

1979-1980 ikasturtean ekin zitzaion Getarian “San Salvador” ikastola eta “Agrupacion Escolar Mixta” eskola publikoa bateratzeari. Hainbat urtetan hiru eraikuntzatan eskolatuak izan ziren ikasleak: jesuiten egoitzan, gaur egungo Kultur Etxean eta udaletxean.

Iturzaeta-1979-1980

1985-1986

1985-1986 ikasturtean inauguratu zen Sahatsaga kalean Iturzaeta Herri Eskola. Askizuko eskola itxi eta garraio zerbitzua abian jarri zen hango ikasleak ere bertan eskolaratzeko.

Iturzaeta 1985-1986

1990-1991

1990-1991 ikasturtean Meagako Goi Zikloko ikasleak (11-14 urte) ere ikastetxe honetara bideratu ziren.

Iturzaeta 1990-1991

 

1995-1996

1995-1996an jarri zen martxan jangela Guraso Elkartearen ekimenez.

 

Iturzaeta 1995-1996

1996-1997

1996-1997an Meagako eskola itxi zuten eta hango ikasleak Iturzaeta Herri Eskolan hasi ziren. Ordutik Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza eskaintzen ditugu. Zarauzko Lizardi Institutuan jarraitzen dituzte ikasketak gure ikasle gehienek.

 

Urteak daramatzagu kudeaketa parte-hartzailea eta aktiboa nahiz kalitatezko hezkuntza sustatzen. Konpromiso garbiak hartu ditugu gai hauekiko:

Hezkuntza komunitateko kideen arteko elkarlana

Hizkuntza eta Kultura

Jasangarritasuna

Gure Herria

Eleaniztasuna eta kultur aniztasuna

Elkarbizitza

Teknologia