Herrian Antxoa Eguna ospatzen dela eta, LH5.mailako ikasleak ere ospakizunaren parte izan dira Kofradia Itxas Etxeak gonbidatuta. Atzo eta gaur, lonja bisitatu eta benta ikusi ondoren, antxoa garbitzen ikasi dute gure gaztetxoek. Arrain fresko-freskoari tripak eta burua kentzen hartutako lanaren ordainetan, etxera eraman dituzte garbitutako antxoak. Pozik gainera!
Ondoren, kainaberak prestatu eta arrantzan egin dute moilan. Antxoarik ez, baina izan da mustoren bat harrapatu duenik ere! Goiz pasa zoragarria, benetan!