Mende batzuk atzera egin eta Erdi Aroan murgildu gara aste honetan. LH5eko ikasleak historiaren gaia izan dute ardatz azken asteetan eta modu paregaben eman diote amaiera proiektuari.
Ostegunean, Erdi Aroka antolatu zuten Eskolako sarrean. Ez zen ezer falta izan bertan baitziren, errege-erreginak, soldaduak, errementariak, gozogile eta okinak, musikariak eta baita bufoiak ere. Eskolako kide guztiok, txikienetik hasita nagusienetaraino, bisitatu genuen LH5ekoek mimo handiz prestaturiko azoka eta familiak ere gonbidatuak izan ziren. Zein goxoak zeuden euren postuetan dastatzeko aukera izan genituen txorixo pintxo eta erroskilak!
Horrez gain, ostiralean, herrian zehar bisita gidatua antolatu zuten. Bertan euren familiakide eta LH3ko ikasleei gure herrian ditugun Erdi Aroko eta Aro Modernoko zenbait ondare eta datuen berri eman zieten.
Primeran ibili ziren bai bisita gidatuko gida eta baita bertaratu ziren bisitariak ere.
Eskerrik asko guztioi eta zorionak LH5ekoei egindako lanagatik! Bejondeizuela!