Larunbatean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan genuen. Gure Eskolan, beste urte batez, gizarteko eta alor ezberdinetako emakumeei ikusgarritasuna emateko asmoz lehiaketa bat antolatu dugu.
Aurtengoan, euskal emakume kazetariak aztertu ditugu eta LH6ko ikasleek horietako bat elkarrizketako aukera izan dute Orokieta Herri Eskolako Irratian, Onintza Lete hain zuzen ere.
Bisita aprobetxatuaz, Orokieta Irratian bestelako grabaketa batzuk eginez esatari paperean sartuta ere ibili ziren eta hurrengo ikasturtean Lizardin ikaskide izango dituzten lagunekin jolasteko parada ere izan zuten.
Lehiaketari amaiera emateko, asmatzaileen arten zozketa egin dugu gaur goizean eta irabazleak poz-pozik jaso du bere saria. Eskerrik asko partehartzaile guztiei!