Azken egunotan, LH6ko ikasleek Caritasen lana gertutik ezagutzeko aukera izan dute, bai eskolan jasotako bisitaren bidez, bai haien lokalera egindako irteeran.

Ekimena LH6tik abiatu bada ere, eskola komunitate osoaren parte-hartzeari esker gauzatu da. Abenduan a  ntolatutako azokaren bidez bildutako dirua Caritasi eman zaio, herrian bertan laguntza behar dutenei bideratzeko.

Zuzendaritzatik, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duzuen guztioi. Harro gaude elkartasunean gure alea jarri izanaz.

Partekatu:
Instagram