Iturzaeta Herri Eskolan kirol ekintza desberdinak probatzeko aukera eskaintzen diegu ikasleei. Horren bitartez, balioak eta jarrerak lantzen dira: lehiakortasuna, indibidualismoa, bazterketa edo bortizkeriaren kontrakoak, hain zuzen ere. Horrela ba, kirol ekintza desberdinak eskainiz, haurren arteko harremanak indartu nahi ditugu. Bestalde, bizimodu osasuntsua izateko kirolak duen garrantziaz ohartarazi eta ohitura osasungarriak sustatu nahi dira.