Gaur, azaroak 25, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna da. Eskolan ere, gai hau landu dute geletan eta 6.mailako ikasleek, Urola kostako beste eskola batzuekin birtualki bat egin dute.
Manifestu bat irakurri dute denen artean eta amaieran bertso bat abestu dute. Gure eskolatik, 6.mailako Wissam eta Sara arduratu dira manifestuaren zatitxo bat irakurtzeaz.
Eskolako balkoian ere, “TRATU ONA GUZTIONA” pankarta ipini dugu urteroko legez.