LH3-ko ikasleak “Gure ametsetako jatetxea” proiektua lantzen ari dira. Herrian dugun jatetxe eskaintza oparo eta kalitatekoa kontuan izanda, hauetako bat ezagutzeko aukera izan dugu: eskerrik asko Gorka Lazkano eta familia Astilleroko ateak zabaltzeagatik!

Banan bana sartu dira ikasleak sukalderaino eta jatetxe baten funtzionamendua hobeto ezagutzeko galderei pazientzia handiz erantzun diete. Anfitrioi jatorrak izanda, hamaiketakoa prestatu digute jarraian. Eskerrik asko!

Ondoren, beheko arraindegira bisita egin dugu. Eguneko arrain freskoa, bertatik bertara!

Poz-pozik etxerako bidea hartu dugu Kale Nagusitik barrena eta han ere beso zabalik hartu gaituzte.

Herria eta Eskola, Eskola eta herria. Zurekin – gurekin – elkarrekin.

 

Partekatu:
Instagram