Iraila iristearekin batera, ikasturteari ekiteko unea ere iritsi zaigu! Lan talde polita elkartu gara eta gogotsu heldu diegu prestaketa lanei. Mahaiak, aulkiak, alfonbrak, liburuak eta landareak, guztiak jarri ditugu euren tokietan. Eskolako gaztetxoenak bakarrik falta zaizkigu!

Astelehenean hartuko ditugu den-denak beso zabalik. Urduritasun eta negar malkoak, irribarre eta besarkadekin txirikordatuko ditugu.

Belak zabaldu eta ikasturte honetako bidaia abiatzera goaz: zurekin – gurekin – elkarrekin.

Ongi etorri 2024-2025 ikasturtera!

Partekatu:
Instagram