2020-21 ikasturteko azken txanpan sartu gara eta udara hurbil dagoela aprobetxatuz, aire libreko ekintzak egiten dabiltza eskolako ikasleak. Honekin lotuta, Lehen Hezkuntzako ikasleak kirol ekintzak egingo dituzte ekainean zehar.
-Lehenengo ziklokoak yoga saioak izan dituzte.
-3.mailakoak irristaketa saioetan dabiltza.
-4.mailakoak piraguan ibiliko dira.
-5.mailakoak surfean arituko dira.
-6.mailakoen kirol ekintza arrauna izango da.
Oso gustora dabiltza.