Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta ospakizun horren aitzakian, aste osoko egitaraua prestatu dugu Iturzaeta Eskolan.
Atzo goizean, ipuin kontaketa sinkronizatua egin genuen. Eskolako martxa gelditu, eta irakasle guztiak ipuin kontalari bihurtu ginen.
Eskolako txoko ezberdinetan, irakasleek kontatutako ipuinak arretaz entzun zituzten txiki eta ez hain txikiek.
Hasiak dira dagoeneko familiak euren txikien geletan ipuinak kontatzen ere. Zein gustura hartzen ditugun familien bisitak Eskolan! Beraz, badakizue, animatu zuek ere!
Eta ez hori bakarrik, ikasleek ere prestatuko dituzte ipuin, antzerki, olerki eta bestelakoak beste geletan kontatzeko. Irrikitan egoten dira beste geletara joateko eta benetan ekintza aberasgarria izan ohi da, zentzu guztietan.
Liburuaren asteari amaiera emateko, ostiralean Alaine Agirre idazlearen bisita izango dute LH4ko ikasleek eta arratsaldean, 18:30ean, Getariako XXXIII. literatura lehiaketako sari banaketa izango da. Zorionak parte hartzaile guztiei!