Jose Frantzisko Iturzaeta Eizagirre getariarra kaligrafo ospetsua izan zen XIX. mendean. Irun, Donostia eta Tolosan gaztaroa eman ondoren, Madrilera jo zuen. Han, berak sorturiko idazketa metodoak arrakasta handia izan zuen. Liburu bat baino gehiago argitaratu zituen letra moduez, baina ezagunena ziur aski Arte de escribir la letra bastarda española izan zen.
Getariako Eskolari izena jarri behar zitzaionean, herriko seme eta kaligrafo ospetsuaren deitura hautatu zuten, hark sorturiko idazketa-metodoak bere garaian izan zuen sonagatik.