Gure irakasle taldea dagoeneko lanean hasi da ikasturte berriari ongi etorria emateko. Motibazioz eta ilusioz beterik gaude ikasleekin batera erronka berriei aurre egiteko eta ikaskuntza esperientzia aberasgarriak eskaintzeko.
Aurten ere elkarlana, konfiantza eta ikasteko gogoa izango dira gure lanaren oinarriak.
Hemen gaude, prest, guztion artean emozionatzeko gai den Eskola eraikitzeko.