🎪 Iñauteriak 2026: ZIRKUA ESKOLAN! 🎪

Gaur egun zoragarria bizi izan dugu Eskolan! Aurtengo Iñauterietako gaia Zirkoa izan da, eta benetan giro aparta sortu dugu guztion artean.

Goiza kalejirarekin hasi dugu: Eskola osoa Herriko kiroldegira abiatu gara, alaitasunez, Zirkuko kamioiaren atzetik. Kamioi barruan, gure zaintza eta jangelako bi lankide pailazo zoragarri joan dira zirkua iragartzen. Benetan… izugarriak izan dira. Mundialak! 👏🤡

Behin kiroldegira iritsita, emanaldiari hasiera eman diogu. Lehenik eta behin, irakasle eta begiraleek dantza emanaldia eskaini dute, eta dena eman dute! Ondoren, ikasleen txanda iritsi da: HH2tik hasi eta LH6.mailara arteko ikasleek lan bikaina egin dute.

Aurkezle lanetan LH 6ko bi ikasle aritu dira, eta bikain aritu ere; profesionalak ziruditen! 🎤✨

Familiek ere emanaldia ikusteko aukera izan dute, eta harmailetan giro ederra sortu da. Emanaldiaren ondoren, Zanbuka Guraso Elkarteak hamaiketako goxoa eskaini die ikasle eta irakasleei. Mila esker! 🥐🍫

Gero, LHko ikasleek jolasak izan dituzte, eta eguna 13:00etan amaitu da: batzuk etxera joan dira eta beste batzuk Eskolako jangelara. Han ere sorpresa ederra izan dute, jangela zirku giroan apainduta aurkitu baitute.

Lan handia egon da prestaketa lanetan: irakasleak, ikasleak, jangelako begiraleak, familiak… Denen artean posible egin dugu festa hau.

Benetan, festa oso polita izan da.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

 

Partekatu:
Instagram