Zuen haurra gure  Eskolan matrikulatu nahi baduzue, bertan izango gaituzue zain otsailaren 7tik 23ra goizeko 9etatik arratsaldeko 17etara. Honakoa da ekarri beharreko dokumentazioa:

-Ikaslearen eta bere gurasoen edo  tutorearen familia-liburuko orrien fotokopiak.

– Gurasoen edo tutorearen NANaren fotokopia (AIZrena atzerritarren kasuan)

– Bizikidetasun-egiaztagiria.

Eta Eskola barrutik ezagutu nahi baduzue, animatu eta etorri otsailaren 14an gure “ate irekietara”!

Herri txikian familia handia osatzen dugulako. Zurekin, gurekin, elkarrekin!

 

 

 

 

 

Partekatu:
Instagram