Atzo, 24. Korrika Txikia ospatu genuen gure eskolan giro ezin hobean. Goizean, HHko ikasleek hartu zuten protagonismoa, ilusioz beteriko korrika eginez. Arratsaldean, berriz, LHko ikasleak izan ziren protagonistak, zira soinean jantzita eta euskararen aldeko mezua zabalduz.
Eguraldia zela eta, aurrez pentsatutako egitaraua aldatu egin behar izan genuen, eta horregatik ekitaldia eskolan bertan amaitu zen.
Guztiok HHko atari estalian elkartu ginen, eta bertan, LHko 6. mailako ikasleek lekukoan zegoen mezua irakurri zuten. Ondoren, koplak abestu zituzten eta, amaitzeko, denok elkarrekin dantzatu eta abestu genuen, egunari amaiera borobila emanez.
Eguneko momentu berezienekin bideo bat ere prestatu dugu, bizitakoa gogoratzeko. 24. KORRIKA TXIKIA
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi! Euskara gara 💚


