Gaur, azaroak 25, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatu dugu  Eskolan. Egun honek garrantzi berezia du gure komunitatean, eta tutoretzetan gai hau modu egokian lantzeko tartea hartu dugu, hausnarketa eta kontzientzia sortuz.

Ikasle guztien artean “Tratu Onen Zuhaitza” sortu dugu: elkarbizitza osasuntsua, errespetua eta elkartasuna sustatzen dituzten mezu eta konpromiso txikiz osatutako zuhaitza. Gure helburua da ikasleek egunerokoan tratu onak bultzatzeko moduak identifikatzea eta haien ahotsa ikusgarri egitea.

Guztion artean errealitate justu, seguru eta berdinzale bat eraikitzen laguntzen dugu.
Indarkeriarik gabeko hezkuntza, bizitza duinaren oinarria da.

Partekatu:
Instagram